XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibide honen bitartez argi asko azaltzen digu Jose Miguelek zein den osteopataren egitekoa.

Masajeak amasar = ore egin esan nahi du; osteopatiak, berriz, behatzen presioa du oinarri.

Txikitatik Umetatik, haurtzarotik hasi Gaur egun pazienteen kopurua ugaltzen ari da eta ez dirudi moda-kontua denik, behar-kontua baizik: garai batean baino arazo fisiko gehiago ditugu eta jendeak ere gehiago sufritzen du.

Bestetik, garai batean baino hobeto ezagutzen dugu geure gorputza eta ondo zaindu nahi dugu.

Bizimoduaren ondorioz, gero eta haur gehiagok jo behar izaten du masajistarengana bizkarrezurra okertzen ari zaiolako.

Umeek ordu asko pasatzen dituzte eskolan, eta ez dakit nola aldatu dituzten garai bateko pupitreak, mahai haiek 45ko inklinazioa zuten eta ez zituzten umeak mahai gainean makurtzera behartzen.

Oraingoak ez dira anatomiaren aldetik batere aproposak eta aulkiak ere umearen luzerara egokitu beharko lirateke.

Gizon baino emakume gehiago joaten direla beregana azaldu zigun Jose Miguelek.

Badirudi emakumea gizona baino gehiago arduratzen dela bere gorputzaz: gizona gehiago kezkatzen da eta ez du ezer egiten.

Bestalde, adin jakin batekin menopausiaren aurretik emakumeak aldaketa hormonalak jasaten ditu eta gehiago zaindu behar izaten du.

Arropa eta arazoak erantzi.

Masajistaren aurrean biluztu Larrubizik jarri, larrugorritu egin behar izaten da, honek bere lana egin ahal izan dezan.

Eta badirudi, larrugorritan gelditze horrek buruz ere biluzten lagundu egiten duela.

Hasieran pazientea lotsatu xamartua egoten da ezezagun baten aurrean biluztu behar duelako, baina, hasierako egoera hori gainditzen duenean, psikikoki ere biluztu egiten da eta bere arazoak kontatzen dizkizu.

Gainera, gorputz eta psikearen arteko lotura estua denez, horrelako korapiloen Arazoa berri izateak asko laguntzen du gaitza sendatu ahal izateko.

Askotan gorputzeko gaitza arazo psikiko baten isla Errainua bait da.

Jose Miguelek azaldu zigunez, sufritzen duen jendeak, esate baterako, behazun-xixkuan arazoak izateko arrisku handiagoa du, sufritzen duenaren bilisa lodiagoa delako eta behazun-xixkuak ez duelako behar bezala funtzionatzen.

Guzti hau dela eta, erreakzio harrigarriak ikusi izan ditu Jose Miguelek bere pazienteengan: " Behin gizon bat biraoka Maldizioka, arrenguka hasi zitzaidan.

Ni berehala konturatu nintzen gizon hark ez zuela ezer nire aurka, masajeak eragindako erreakzio bat besterik ez zela.

Gero kontatu zidan gaztetan apaizgaitegi Seminarioa batean egon zela eta errepresio handia jasan behar izan zuela.

Sufrimendu horrek tentsio fisikoak ekarri zizkion eta nik emandako masajeak bilisaren isurtzea eragin zuen erreakzio hori sortuz.

Intuizioa lagun Kaleko jendeak masajea mekanikoa dela uste du, baina ez da hala; intuitiboa gehiago da mekanikoa baino, nahiz eta teknika batzuk badauden.

Pertsona bakoitza mundu bat da eta ikuitzen ari zaren gorputzak zuzentzen dizkizu eskuak.

Baina ez pentsa gauza horren erraza denik, gorputzak gidatzen bazaitu ere, masajea lan nekosoa Nekagarria da.

Osteopatiaren kasuan kontzentrazio handia behar da gorputzaren mugimenduak igartzeko Antzeman, ezagutu, eta honek enerjia asko kentzen dizu.

Niri gertatu izan zait hirugarren pazientearekin jarraitu ezin eta gainontzeko zita guztiak beste egun baterako utzi behar izatea aurreko pazienteak zeharo Erabat, arras hustu nauelako.